Israel? Ez Eskerrik Asko
Israelgo produktuak? ez, eskerrik asko Israel munduaren begiradapean genozidioa burutzen ari den honetan, mundu osoan hainbat manifa eta mobilizazio ikusten ari gera. Herritar moduan, badirudi gauza handirik ezin degula egin: gure agintariei zerbait egiteko eskatu, eta guk gure aldetik, manifestazioetan parte hartu egoera negargarri hau salatzeko. Baina bai, hortaz gain, beste tresna potente bat ere badaukagu gure eskura: gure kontsumoa. Egunerokotasunean hainbat produktu erosten ditugu, eta erosketak egiterakoan badira hainbat produktu boikoteatu ditzakegunak, era batean edo bestean marka horien atzean dauden enpresak Israelekin harreman komertzialak dituztelako, eta ondorioz Israelgo ekonomiari laguntzen diotelako. ...