Israelgo produktuak? ez, eskerrik asko
Israel munduaren begiradapean genozidioa burutzen ari den honetan, mundu osoan hainbat manifa eta mobilizazio ikusten ari gera.
Herritar moduan, badirudi gauza handirik ezin degula egin: gure agintariei zerbait egiteko eskatu, eta guk gure aldetik, manifestazioetan parte hartu egoera negargarri hau salatzeko.
Baina bai, hortaz gain, beste tresna potente bat ere badaukagu gure eskura: gure kontsumoa.
Egunerokotasunean hainbat produktu erosten ditugu, eta erosketak egiterakoan badira hainbat produktu boikoteatu ditzakegunak, era batean edo bestean marka horien atzean dauden enpresak Israelekin harreman komertzialak dituztelako, eta ondorioz Israelgo ekonomiari laguntzen diotelako.
Baina nola jakin zein produktu boikoteatu behar dugun ? Telefonoan No Thanks APPa instalatuta oso erraz identifikatu daitezke.
APP honek, telefonoaren kamara erabiliz, produktuaren barra kodea eskaneatzeko aukera ematen digu, eta horren arabera produktua boikoteatzeko zerrendan dagoen ala ez esango digu.
Guk uste baino produktu gehiago daude zerrenda horretan, adibidez gorputzeko kremak, ontziak eta erropak garbitzeko produktuak, eta abar.
Ekintza erreza da, orain kontua da ea zenbatek hartuko dugun hau egiteko erabakia.
Eta zu, animatuko al zera ?