Nextcloud eta Segurtasuna: Geolokalizazioa
Aurrez azaldu izan dudan moduan, nire etxeko router-aren alboan bizi den raspberrypi-an jarrita dut gure etxeko Nextcloud zerbitzari txikia. Zerbitzari honetan gure hodei zerbitzu pribatua dugu, eta gure datuak guk kudeatzen ditugunez, gure datu pertsonalak ez daude denok ezagutzen ditugun atzerriko monopolioen eskuetan. Gaur egun Internet sarean konektatuta dauden beste zerbitzu guztiak bezala, gure raspberriak erasoak jasatzen ditu. Mundu osotik, bot automatizatuak gure zerbitzari txikian sartzen saiatzen dira, beraz oso garrantzitsua da gure zerbitzaria babestea. Gure zerbitzua denez, gure ardura izango da segurtasuna bermatzea. ...
Scalelite Bigbuebutton Karga Banatzailea
Artikulu honetan ikusiko dugunez, BigBlueButton eskalatu ahal izango dugu ehundaka erabiltzaile konkurrenteri zerbitzua emateko. Sarrera Aurrez ikusi izan degu nola instalatzen den BigBlueButton (aurrerantzean BBB) zerbitzari bat. BBB zerbitzari bat nahikoa da batera (konkurrentzian) 175 erabiltzaileri zerbitzua emateko, beti ere denek ez badute batera bideokamera aktibatzen. Erakunde edo ikastetxe txiki baten kasuan, zerbitzari bakarra nahikoa izan daiteke, baina ikastetxe ertain edo handi batean kopuru horiek gainditu daietezke, batez ere konfinamendu eta pandemia garai hauetan. ...
LibreofficeOnline eta Nextcloud batera lanean
Eguneraketa: 2020ko ekainak 5-ean Eguneratua. Post hau gaurko egunez dagoen LOOL-eko azken bertsioaren instalazioarako eguneratuta dago. Nextcloud zerbitzarian bulegotika/ofimatika dokumentuak online editatu ahal izateko lehen aukeretako bat CollaboraOnline erabiltzea da. Oso erreza da bera konfiguratzea, docker bidez instalatzen da eta ondo integratuta dago. Arazoa da docker kontainerrak batera konektatua egon daitezkeen erabiltzaile kopurua mugatuta daukala: 10 erabiltzaileko/dokumentuko konkurrentzia onartzen du, hortik gora mezu bat azaltzen da muga gainditu dela esanez. CollaboraOnline docker irudia LibreOfficeOnline-ean oinarrituta dagonez, bigarren hau Nextcloud-ekin erabiltzeko nola instalatu eta konfiguratu dezakegun azaltzera goaz. Lan gehiago eskatuko digu, baina posible da. ...
Moodle Zereginetara Igotako Dokumentu Ofimatikoak Automatikoki Pdf Formatura Bihurtu Zuzendu Eta Iruzkinak Jarri
Moodle-en irakasleak zeregina izeneko jarduera bat publikatzen duenean, gero ikasleek beraien lanak bertara igo ditzakete, eta irakasleak hortik zuzendu ditzake. Ofimatika dokumentuak (LibreOffice, Microsoft Office) automatikoki PDF bihurtzen ditu, eta irakasleak PDF horren gainean “marrazten du”. Irakaslek jarritako iruzkinekin beste PDF bat sortzen da, eta hau da ikasleak feedback moduan jasotzen duena. Hau egin ahal izateko, zebitzarian unoconv paketea instalatuta egon behar da apt-get install unoconv Ondoren “unoconv listener” martxan jarri behar dugu, hemen azaltzen den bezala. Debian baten kasuan ...
Moodle Ikastaroa Bideotutorialen Bitartez
Ondoren jartzen dizkizuet Cadiz-ko Unibertsitatekoek beraien Youtube kanalean publikatu duten bideo sorta gaika antolatuta. Eduki hauek beraien Moodle (Campus Virtual deitzen diote) irakasle zein ikasleei nola funtzionatzen duen azaltzeko sortu dituzte. Moodle eta BigBlueButton integratuta dituztenez, BBB tresnaren erabilera ere azaltzen dute. Moodle formakuntzarako oso bideotutorial egokiak dira. Bideoak gazteleraz daude, baina hemen jartzen ditut kalitate oso onekoak direlako, eta uste det oso baliagarriak izan daitezkeela. Moodle lehen aldiz erabiltzen Moode interfazeari buruzko oinarrizko azalpenak Oinarrizko kudeaketa Baliabideak eta jarduerak Baliabideak: ikasleen eskura informazioa jartzeko era ezberdinak Sarrera Fitxategiak Fitxategien kudeaketa Karpetak Orrialdeak HTML editorea URL edo web helbidea Jarduerak: Ikasleen parte-hartzea sustatzeko tresnak Zereginak: Ikasleen lanak nola jaso eta ebaluatu Zereginak sortzen Zereginak ebaluatzen Galdetegiak: Galdetegia sortzen Galderak kategorietan antolazen Galdetegian galderak nola kudeatu , beste bat, eta beste bat Galdetegiko galderak nola sortu Galdera motak Egia ala gezurra Aukera anitzak Erantzun laburreko galderak Foroak Foroa sortu Foroa kudeatu Inkestak Inkesta sortu Galderak kudeatu Erantzunen analisia Kontsulta edo galderak Tailerra Glosarioa Glosarioa sortu Glosarioan sarrerak sortu Glosarioaren kudeaketa Sarbide murrizketa Talde lana Sarrera Ikastaro konfigurazioa Taldeen kudeaketa Ikasleak taldeetan banatzen Ikasleen jarraipena eta ebaluazioa Ebaluazio kategoriak kalifikazio item-ak Kalifikazio eskalak Ikasleen kalifikazioen txostena Ikasleen emaitzak esportatu Jarduera txostenak Konfigurazioa eta aukera orokorrak Ikastaro guztien interfaze orokorra Konfigurazio orokorra Erabiltzaile aukerak pertsonalizatu Ekintzak konfiguratzeko menua Edizioa gaitu eta desgaitu Atalak kudeatzen Rola aldatu Zakarrontzia kudeatu Segurtasun kopiak, Inportatu eta esportatu Erabiltzaile profila Blokeak Blokeak zer diren ulertu Nabigazio bloke nagusia Lan baten emaitzak publikatzeko Egutegia eta hurrengo atazak Ikastaroan ikasle bakoitzak egiten duen denbora HTML blokea Glosarioko ausazko sarrera Duela gutxiko aktibitatea, azken berriak, bilatu foroetan Moodle ikasleen ikuspegitik Ikastaroen Estruktura Blokeak Lanak edo zereginak Galdetegiak Foroak Foroetan lan egiten Inkestak Ikaskideen zerrenda Bideokonferentziak: BigBlueButton BIGBLUEBUTTON konferentzia sistema Nola sortu bilera gela birtual bat Gela birtual baten saioak. Kontzeptuak Audioa eta bideoa Audio konfigurazioa Audio gomendioak Web-kamera partekatu Erabiltzaileak eta rolak Rolak ulertu Gela birtual baten aukerak Txat Partekatutako oharrak Partekatutako edukiak eta arbela Pantaila partekatu Inkestak Bideo bat ikusi ikasleekin batera Saioen grabaketa
Bigbluebutton Bideokonferentziak Egiteko Software Libreko Tresna
Sarrera Gaur egun bizi dugun isolamendu egoeran, ezinbestekoa da bideokomunikazioarako tresnak eskuragarri izatea. Librezalekoek publikatu duten zerrendan begiratzen badugu, orain arte askok ezagutzen ez genituen, baina orain egunero erabiltzen ditugun Jitsi moduko tresnak ikusiko ditugu. Nik post honetan, BigBlueButton tresnaren instalazioa nola egin dezakegun azalduko dut, baina horrekin hasi aurretik, esan behar dut hezkuntzarako oso tresna baliagarria iruditzen zaidala. Irakaskuntza prozesuan erabiltzen diren rolak eta funtzioak oso ondo betetzen dituela esango nuke, adibidez: ...
Nextcloud etxeko Raspberrypi-an
Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala. Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile bakoitzak bere txokoa izango du, non: ...
Linux Pakete Bertsio Zehatz Bat Nola Instalatu
Ez da kontu arrunta, baina batzuetan arazo hau izan dezakegu: Auskalo zergatik, pakete baten bertsio zehatz bat instalatu nahi dugu, baina gure Debian/Ubuntu sistemak berriago bat jartzen digu. Normalean gomendagarriena sitemak berak proposatzen digun bertsioa jartzea izango da, baina posible ere bada aurreko bertsio bat nahi dugula esatea. Adibidez, nire ordenagailuan Ubuntu 18.10 (cosmic) dut, eta gaur egun sistemak proposatzen didan openvpn bertsioa 2.4.6-1ubuntu2 da. Nik instalatu nahi dudan openvpn bertsioa Ubuntu 17.10(artful)-k zeukana da, 2.4.3-4ubuntu1 bertsioa alegia. ...