Scalelite Bigbuebutton Karga Banatzailea
Artikulu honetan ikusiko dugunez, BigBlueButton eskalatu ahal izango dugu ehundaka erabiltzaile konkurrenteri zerbitzua emateko. Sarrera Aurrez ikusi izan degu nola instalatzen den BigBlueButton (aurrerantzean BBB) zerbitzari bat. BBB zerbitzari bat nahikoa da batera (konkurrentzian) 175 erabiltzaileri zerbitzua emateko, beti ere denek ez badute batera bideokamera aktibatzen. Erakunde edo ikastetxe txiki baten kasuan, zerbitzari bakarra nahikoa izan daiteke, baina ikastetxe ertain edo handi batean kopuru horiek gainditu daietezke, batez ere konfinamendu eta pandemia garai hauetan. ...