Nextcloud eta Segurtasuna: Geolokalizazioa

Aurrez azaldu izan dudan moduan, nire etxeko router-aren alboan bizi den raspberrypi-an jarrita dut gure etxeko Nextcloud zerbitzari txikia. Zerbitzari honetan gure hodei zerbitzu pribatua dugu, eta gure datuak guk kudeatzen ditugunez, gure datu pertsonalak ez daude denok ezagutzen ditugun atzerriko monopolioen eskuetan. Gaur egun Internet sarean konektatuta dauden beste zerbitzu guztiak bezala, gure raspberriak erasoak jasatzen ditu. Mundu osotik, bot automatizatuak gure zerbitzari txikian sartzen saiatzen dira, beraz oso garrantzitsua da gure zerbitzaria babestea. Gure zerbitzua denez, gure ardura izango da segurtasuna bermatzea. ...

January 3, 2021 · 5 min · 1035 words

LibreofficeOnline eta Nextcloud batera lanean

Eguneraketa: 2020ko ekainak 5-ean Eguneratua. Post hau gaurko egunez dagoen LOOL-eko azken bertsioaren instalazioarako eguneratuta dago. Nextcloud zerbitzarian bulegotika/ofimatika dokumentuak online editatu ahal izateko lehen aukeretako bat CollaboraOnline erabiltzea da. Oso erreza da bera konfiguratzea, docker bidez instalatzen da eta ondo integratuta dago. Arazoa da docker kontainerrak batera konektatua egon daitezkeen erabiltzaile kopurua mugatuta daukala: 10 erabiltzaileko/dokumentuko konkurrentzia onartzen du, hortik gora mezu bat azaltzen da muga gainditu dela esanez. CollaboraOnline docker irudia LibreOfficeOnline-ean oinarrituta dagonez, bigarren hau Nextcloud-ekin erabiltzeko nola instalatu eta konfiguratu dezakegun azaltzera goaz. Lan gehiago eskatuko digu, baina posible da. ...

June 8, 2020 · 8 min · 1700 words

Nextcloud etxeko Raspberrypi-an

Dokumentu honetan nire etxean eta RaspberryPI bat erabiliz, Nextcloud instantzia propioa sortzeko erabili ditudan pausoak gainetik azaltzera noa (ez da gida zehatz bat). Norbait animatzen da, jakin dezala honek niri behintzat funtzionatu didala. Erabiltzen ari naizen RaspberryPI-ak urte batzuk ditu, RaspberryPI2B modeloa da: https://www.raspberrypi.org/products/raspberry-pi-2-model-b Dropbox ezagutzen duenarentzat, Nextcloud-en erabilera oso antzerakoa dela konturatuko da. Sortuko dugun nextcloud instantzia honetan guk nahi ditugun erabiltzaileak sortu ahal izango ditugu, eta erabiltzaile bakoitzak bere txokoa izango du, non: ...

December 31, 2018 · 4 min · 773 words