LibreofficeOnline eta Nextcloud batera lanean
Eguneraketa: 2020ko ekainak 5-ean Eguneratua. Post hau gaurko egunez dagoen LOOL-eko azken bertsioaren instalazioarako eguneratuta dago. Nextcloud zerbitzarian bulegotika/ofimatika dokumentuak online editatu ahal izateko lehen aukeretako bat CollaboraOnline erabiltzea da. Oso erreza da bera konfiguratzea, docker bidez instalatzen da eta ondo integratuta dago. Arazoa da docker kontainerrak batera konektatua egon daitezkeen erabiltzaile kopurua mugatuta daukala: 10 erabiltzaileko/dokumentuko konkurrentzia onartzen du, hortik gora mezu bat azaltzen da muga gainditu dela esanez. CollaboraOnline docker irudia LibreOfficeOnline-ean oinarrituta dagonez, bigarren hau Nextcloud-ekin erabiltzeko nola instalatu eta konfiguratu dezakegun azaltzera goaz. Lan gehiago eskatuko digu, baina posible da. ...