Nextcloud eta Segurtasuna: Geolokalizazioa

Aurrez azaldu izan dudan moduan, nire etxeko router-aren alboan bizi den raspberrypi-an jarrita dut gure etxeko Nextcloud zerbitzari txikia. Zerbitzari honetan gure hodei zerbitzu pribatua dugu, eta gure datuak guk kudeatzen ditugunez, gure datu pertsonalak ez daude denok ezagutzen ditugun atzerriko monopolioen eskuetan. Gaur egun Internet sarean konektatuta dauden beste zerbitzu guztiak bezala, gure raspberriak erasoak jasatzen ditu. Mundu osotik, bot automatizatuak gure zerbitzari txikian sartzen saiatzen dira, beraz oso garrantzitsua da gure zerbitzaria babestea. Gure zerbitzua denez, gure ardura izango da segurtasuna bermatzea. ...

January 3, 2021 · 5 min · 1035 words